Ezkontza urbano bat, itsaso aurrean.

Imajina ezazu zeure ezkontza Donostiako eraikin ikonikoenetako batean, hiriaren erdigunean: Kursaala.

MUKAn, Kursaal enblematikoan, paregabeko esperientzia da ezkontza bakoitza. Espazio garaikide eta argitsua da, Donostiako energia urbanoa Kantauri itsasoko baretasunarekin uztartzen duena. Egile-gastronomia, giro sofistikatua eta ingurune paregabea, "bai, nahi dut" esateko zure egun handiak merezi duen bezala.

Boda urbana en San Sebastián

Zure ekitaldi pribatua, esku onenetan.

Bilera edo ospakizun pribatuetatik ekitaldi korporatiboetara, MUKAk eszenatoki ezin hobea eskaintzen du une orotarako. Espazio moldakor bat Kursaalean, gastronomia onenarekin, argiarekin eta Kantauri itsasoko haizearekin.

Ekitaldi pribatua Mukan

INGURUNE APARTA

Kantauri itsasoak bildurik eta kokapen erosoa izanik, MUKAko ezkontzek argia, haizea eta energia urbanoa uztartzen dituzte leku berean. Goiko solairuko gure terrazak Maria Cristina zubiaren, Victoria Eugenia antzokiaren eta Parte Zaharraren ikuspegi zoragarriak ditu.

GASTRONOMIA ESKAINTZA

Gure sukaldaritza-proposamenak euskal tradizioa du oinarri, baina mundura irekitako ikuspegiarekin. Sukaldaritza garaikidea, sortzailea eta dotorea da, bikote bakoitzaren gustu eta nahietara egokitzen dena.

Gure moldakortasuna jartzen dugu zuen esku: hainbat formatu, menu pertsonalizatu eta koktel-aukera, oturuntzaren xehetasun bakoitza aparta izan dadin pentsatuak. MUKAn, gastronomia zuen egun handia ahaztezin bihurtuko duen esperientziaren parte izango da.

GURE ESPAZIOAK

MUKAn, ezkontzak eta ekitaldiak egin ahal izango dituzue espazio moldakor eta erosoetan. Gure jantoki nagusiak leihate zabalak ditu itsaso aurrean eta, ondoko terrazarekin bat eginda, aukera gehiago eskaintzen ditu. Horrek guztiak une guztietarako ingurune paregabea osatzen du.

Eguna ezin hobe joan dadin behar duzuen guztia topatuko duzue hemen: diseinua, erosotasuna eta goxotasuna. Jatetxeko goiko solairuko espazio pribatua ospakizun bakoitzera egokitzen da; espazio hori eraldatu egiten da, zuen ospakizunaren formatuaren arabera, zuek imajinatu bezala egon daitezen xehetasun guztiak.

IXO GRUPO

MUKA IXO Gruporen jatetxea da. IXO Grupo Andoni Luis Adurizek gidatutako jatetxe-taldea da: Errenteriako (Gipuzkoa) Mugaritz, Donostiako Bodegón Alejandro eta Topa Sukalderia eta Bilboko Guggenheim museoko Nerua eta Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak ere bereak dira. IXOk, gainera, Bilboko Guggenheim museoko eta Kursaal Kongresu Jauregiko sukaldaritza-zerbitzuak eskaintzen ditu esklusiban.

30 urtetik gorako esperientzia duen gure profesional- aldeak zuek amestu bezala diseinatuko du zuen ezkontza edo ekitaldia, egun berezi hori egun gogoangarria izan dadin betiko.

Espacios Ixo Grupo

FAQ

Ezagutu nahi zaitugu!

Zatoz gu bisitatzera eta aurrez aurre ezagutzera, zuen ezkontza elkarrekin diseinatzeko. Galdetegi hau bete dezakezu edozein kontsultatarako eta informazio gehiago jasotzeko.