1. Zer edukiera du jatetxeak?

MUKAk espazio zabal eta moldakorra eskaintzen du; oturuntza formatuan 170 gonbidatu ere har ditzake, eta, koktel formatuan, 200 lagun. Erosotasuna bermatuta dago, baita xehetasun guztiak zaintzen dituen esperientzia bat ere.

2. Badu kanpoaldeko espazio edo terrazarik?

Jatetxeak terraza zabal eta argitsua du, Urumea ibaiaren eta, besteak beste, Maria Cristina hotelaren eta Victoria Eugenia antzokiaren eraikin enblematikoen ikuspegi zoragarriak dituena.

3. Ezkontza jatetxean egin daiteke?

Baldintza meteorologikoek horretarako aukera ematen badute, ezkontza terrazan egin daiteke.

4. Koktel formatuko ezkontzak egiten ditugu?

Koktel motako ezkontzak egiten ditugu, 60 laguneko ohiko gutxieneko batez. Hala ere, proposamen bakoitza modu pertsonalizatuan baloratzen dugu. Berrafaltzeko hainbat proposamen ere baditugu, ospakizuna luzatzeko eta, gauaren azken momentuetan, gonbidatuei sorpresa emateko.

5. Menuak pertsonalizatu egin daitezke?

Bikote bakoitzaren gustu eta nahietara egokitzen gara, baita edozein alergia, intolerantzia edo hobetsitako elikagaitara ere (glutenik gabe, barazkijaleak, beganoak eta abar), eta xehetasun guztiak zaintzen ditugu gonbidatu guztiek berdin-berdin goza dezaten.
Menuak dastatzeko sei lagunentzako gonbidapen bat ere egiten dugu, proposamena zeuen gustuen arabera egokitu eta zehaztu ahal izan dezazuen.

6. Zer hartzen du barne menuak?

Gure proposamena zuek inongo lanik ez hartzeko dago diseinatuta. Menuaren prezioan honako hauek sartzen dira: ongietorri-koktela, oturuntza-menua, mahaien lore-apainketa, mahai-zapiak, paper pertsonalizatuak (minutak eta seating plana), kokteleko eta oturuntzako edariak, postrean topa egiteko cava kopa bat eta, ospakizunarekin jarraitzeko, kopa edo konbinatu bat.

7. Baduzue sukalde propioa?

MUKAn geure sukaldea dugu, bai eta ezkontzetan eta ospakizun handietan 20 urtetik gorako esperientzia duen sukalde- eta sala-lantaldea ere. Ibilbide horrek honako hau dakar: bikaintasuna, koordinazioa eta profesionaltasuna.

8. Zein preziotatik aurrera kontratatu dezaket neure menua?

Ezkontza-koktelak 105 €-tik aurrera eskaintzen ditugu buruko, eta oturuntza-menuak 119 €-tik aurrera, betiere proposamena zuen estilora eta gonbidatuei eskaini nahi diezuen esperientziara egokitzeko aukerarekin.

9. Ezkontza bat baino gehiago egiten duzue egunean?

MUKAn ezkontza bakarra egiten dugu egunean. Espazioa zuen ospakizunerako baino ez da egongo, eta lantaldea ere horretan baino ez da arituko, esperientzia paregabe eta pertsonala bermatzeko.

10. Baduzue parkinga?

Kursaalak badu parkinga (ordainpekoa), gure gonbidatuak erosoago ibil daitezen.

11. Bada ezkontza-aurrekoa eta ezkontza-ostekoa menu edo koktel berezi batez egiteko aukera?

Bai. MUKAn zein Topa Sukalderian (biak, IXO Gruporenak) ezkontza-aurrekoa eta ezkontza-ostekoa egiteko aukerak eskaintzen ditugu, ospakizun handia baino lehen eta haren ondoren festari segida emateko diseinatutako menu eta koktelekin.

Ezagutu nahi zaitugu!

Zatoz gu bisitatzera eta aurrez aurre ezagutzera, zuen ezkontza elkarrekin diseinatzeko. Galdetegi hau bete dezakezu edozein kontsultatarako eta informazio gehiago jasotzeko.

Oops! We could not locate your form.